undefined

San Mames Miasteniaren Nazioarteko Egunean argiztatu da

San Mames Miasteniaren Nazioarteko Egunean argiztatu da

Katedrala berdez argiztatu da gaitz honen Nazioarteko Egunean

Miastenia gaixotasun neuromuskularra, kronikoa eta prebalentzia txikikoa da eta jatorri autoimmunea dauka. Gorputzeko borondatezko muskuluei neke handia eragiten die eta agertu daitezkeen sintomen artean honako hauek daude: betazalen erortzea, ikusmen bikoitza, irensketa-arazoak, disfonia, ahultasuna gorputz-adarretan eta kasu larrienetan, arnas muskulaturari eragiten dio.

Athletic Clubek bat egin du Miasteniaren Nazioarteko Egunarekin eta hau ikusarazteko antolatzen diren ekitaldiekin; izan ere, Neurologia Elkartearen (SEN) arabera, Espainian 15.000 pertsona inguruk pairatzen dute gaitz hori.