undefined

Sancet, debut ofiziala 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

Sancet, debut ofiziala 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

Athletic Clubeko jokalariak 15 minutu jokatu ditu 21 urtez azpiko Espainiako selekzioak Portugalen aurka jasotako porrotean

Oihan Sancet Athleticeko jokalariak bere lehen minutu ofizialak jokatu ditu Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin. Hogeita bat urteko erdilari nafarra Manu Garciaren ordez zelairatu da Espainiaren eta Portugalen arteko neurketako 75. minutuan. Luis de la Fuentek zuzendutako taldeak porrota jaso du Portugalen aurka, Fabio Vieirak sartutako golari esker.

21 urtez azpiko Europako Txapelketako finalerdietan zelairatu da Sancet, eta Unai Simonek, Nuñezek, Iñigo Martinezek, Unai Lopezek, Muniainek, Iñaki Williamsek eta Oscar de Marcosek osatzen duten zerrendan sartu da, euren ibilbidean zehar aurtengo taldean daudenen artean 21 urte azpiko Espainiako selekzioarekin jokatu dituzten lehoien zerrendara, alegia.

Jokalari zuri-gorriak 2019ko urriaren 10ean Alemaniaren aurka jokatu zen lagunarteko neurketan egin zuen debuta Espainiako 21 urtez azpiko taldearekin.