undefined

Athletic Club eta Petronorren beste urrats bat jasangarritasunaren alde

Athletic Club eta Petronorren beste urrats bat jasangarritasunaren alde

Birkarga elektrikoko 23 gune jarriko dira martxan Lezaman eta San Mamesen, mugikortasun jasangarria sustatzeko eta karbono-aztarna murrizteko

Athletic Clubek eta Petronorrek beste urrats bat egin dute jasangarritasunaren aldeko estrategia partekatuan, eta birkarga elektrikoko 23 gune jarri berri dituzte karbono-aztarnak eragindako ingurumen-inpaktua murriztuko duen mugikortasun-eredua bultzatzeko. Ekimen hau bi erakundeek 2020ko ekainean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da, Athletic %100 berdea izango den Euskadiko lehen futbol-kluba izan dadin, %100 berriztagarria den tokiko energia sortzean oinarritutako ereduari esker. Honen harira, San Mamesen eta klubaren instalazioetan eguzki-plakak jartzeak LaLigako autokontsumo sistema handienetako bat izatea ahalbidetuko du.

Petronorrek ezarritako birkarga elektrikoko 23 gune berriek, aldi berean 41 ibilgailu hornitzeko aukera ematen dute, bai Athletic Clubeko %100 elektriko diren ibilgailu korporatibo guztiak, bai Lezamako eta San Mameseko aparkalekuetako ibilgailu partikularrak. Hala, energia garbietarako sarbidea erraztuko da, eta ingurumen-iraunkortasunarekin kontzientziatuago dagoen komunitatea sortzen lagunduko da.

Era berean, Petronorrek eta Athletic Clubek, energia berdearen kontsumoa sustatzeko, bazkide eta jarraitzaile zuri-gorriei aukera ematen diete ATHLETIC-PETRONOR energia, tarifa berezi batekin, %100 berriztagarria den energia kontratatzeko, klubaren instalazioetan bertan sortzen baita.