undefined

Bigarren ekipazio berria, salgai

Bigarren ekipazio berria, salgai

Athletic Clubeko lehen taldeek elastiko berdea jantziko dute datorren denboraldian etxetik kanpo jokatuko dituzten zenbait partidatan

Athletic Clubek eta New Balancek 2021/22 denboraldian Athletic Clubek etxetik kanpo egingo dituen bisitetan zenbaitetan erabiliko duen ekipazioa aurkeztuk dute. Klubeko lehen taldeek jantziko duten bigarren janzkera Athleticen bost denda fisikoetan (Mazarredo, San Mames, Rekalde, Alde Zaharra eta Max Center) eta online dendan dago eskuragarri.

Aurtengo denboraldirako lehoien lehen janzkera berrian bezala, ikurrina ere kamisetaren lepoan egongo da, eta galtza motzek, kolore berde berdean, look-a osatzen dute.

Atezainaren janzkera ere inspirazio berberarekin diseinatu da, oraingoan urdin kobalto kolorekoa eta urdin argi koloreko mataza batekin.

“Oso berezia da San Mameseko historia ospatzen duen kamiseta eramatea. Bihotz gehiagorekin jolasteko inspiratuko gaitu”.

Atezainaren janzkera ere inspirazio berberarekin diseinatu da, oraingoan urdin kobalto kolorekoa eta urdin argi koloreko mataza batekin.

“Oso berezia da San Mameseko historia ospatzen duen kamiseta janztea”, dio Iñaki Williamsek. “Pasio gehiagorekin jolasteko inspiratuko gaitu”.

Bestalde, Kenny McCallum New Balance Footballeko zuzendari nagusiak dio: “San Mames inspirazio iturri ikaragarria da New Balancentzat” azpimarratu du. “Ulertzen dugu estadioak Athleticen jarraitzaileentzat duen garrantzia, eta omenaldia egin nahi izan diogu kamiseta bisitariaren diseinu berri eta esklusiboaren bidez”.

Hau handiagoa da

New Balancek Athleticentzat abian jarri duen “Hau handiagoa da” kanpainaren parte da ekipazio berria, futbolariei eta zale zuri-gorriei esker ona adierazteko Klubarentzat arrakasta berriak lortzeko egin duten ahalegin nekaezinagatik.

New Balancek diseinuaren teknologiarik aurreratuena aplikatu du 21/22 kamiseta guztietan, errendimendu handiagoa bermatzeko. NB Dry teknologia berritzailearekin, futbolariak fresko eta lehor mantenduko dira partida hasieratik amaierara. Elite bertsioak jacquardean egindako aireztapen sistema bat barne hartzen du, zelaian erosotasun eta transpirazio gehiago ematen duena.