undefined

San Mameseko Tourra bueltan da, berritasunekin

San Mameseko Tourra bueltan da, berritasunekin

Bihartik aurrera, bisitariek azalpen-audiogida bat izango dute Museoa eta zelaia banaka ezagutzeko

Pandemia dela eta hilabete hauetan Katedrala bisitatu ezinik egon ondoren, San Mameseko Tourrak bere ateak irekiko ditu berriro larunbat honetan, ekainaren 5ean.

Bihartik aurrera, Museoaren + Tourraren ibilbide osoa egiten duten bisitariek, audiogida bat izango dute eskura esperientzia osatzeko. Deskargarik behar ez duen audiogida honek bisitariaren gailu mugikorrean bertan nabigatzeko aukera ematen du, eta gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri.

Audiogidak esperientzia paregabea eskeintzen du. Museoan eta zelaian zehar eduki multimediatan oinarrituta dauden 34 puntu daude, puntu hauetan bisitariak Athletic Club Museoaren eta San Mameseko Tourraren gai interesgarrienetako batzuei buruzko azalpenak entzungo ditu.

Neurri honekin, osasun eta higiene-neurriak ere indartzen dira, bisitariek euren gailuak erabiltzeak bisitak banaka egiteko aukera ematen baitu.

Gainera, talde-bisitak egin ahal izango dira estadioan, gida profesional batek lagunduta (aurrez ezarritako ordutegietan), edo zerbitzu pertsonalizatua kontratatuta.

Finean, Athletic Cluben bihotzean sartzeko beste modu bat, Athletic Clubeko Museoaren sarrerarekin eskuragarri dagoena dagoeneko.