undefined

Peña Juvenilen sariak

Peña Juvenilen sariak

Nico Serrano eta Unai Velez, iazko Ohorezko Mailako jokalaririk aipagarrienak

Athletic Juvenil Peñak, Euskal Herriko zaharrenak, Nico Serrano (Bilbao Athletic) eta Unai Velez (CD Basconia) jokalariak saritu ditu gaur goizean Lezaman iazko Ohorezko Mailako Gazteen taldeko jokalari aipagarriena izateagatik, euren ustez. Serranok Euskal Grinaren saria jaso du eta bigarrenak, erdilariak, Erregulartasunarena. Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak parte hartu du omenaldian, Klubeko beste hainbat ordezkarirekin batera, baita Joseba Nuñez Peñaren presidenteak ere.

Besteak beste, Santi Urkiaga, Iñigo Liceranzu, Josu Urrutia, Patxi Ferreira, Genar Andrinua, Andoni Aiarza, Julen Guerrero, Markel Susaeta, Iñaki Williams, Beñat, Unai Nuñez, Oihan Sancet eta Unai Vencedor jokalariek jaso dute saria iraganean. Serranok eta Velezek Jon Guruzeta eta Alejandro Ibarrondoren lekua hartu dute, iazko sarituena hain zuzen ere.

PEÑA ATHLETIC JUVENILEN SARITUAK

DENB. ERREGULARTASUNA EUSKAL GRINA
75-76 Miguel Sola Santi Urkiaga
76-77 Javier Bilbao Iñigo Liceranzu
77-78 Echevarría Teo Rastrojo
78-79 Ritxi Arrien Carlos Cordero
79-80 Endika Guarrotxena Rubén Bilbao
80-81 Patxi Salinas Alberto Vaquero
81-82 Félix Sarriugarte Genar Andrinua
82-83 Luis Fernando Fdez José Luis Sarabia
83-84 Andoni Aiarza Patxi Ferreira
84-85 Josu Urrutia Iñigo Lizarralde
85-86 Ander Garitano Ritxi Mendiguren
86-87 Ion Uribarrena Goio Soria
87-88 José M. Galdames Justo Ruiz
88-89 José M. Galdames Crescencio Cuellar
89-90 Roberto Ibarra Gontzal Suances
90-91 Juanjo Valencia Javi Ruiz Otxoa
91-92 Julen Guerrero Patxo Larrinoa
92-93 Patxi Larrinoa Igor Arenaza
93-94 Felipe Guréndez Raúl Gañán
94-95 David Gallo Álvaro Pérez
95-96 David Karanka F.J. Katxorro
96-97 Iker Urraka David Cuellar
97-98 David Asensio Egoitz Jaio
98-99 Borja Basagoiti Gorka Sánchez
99-00 Jonan García Alex Goikoetxea
00-01 Ander Murillo Gorka Azkorra
01-02 Ibon Gutiérrez Igor Angulo
02-03 Joseba Garmendia Fernando Llorente
03-04 Anton Olondo Eneko Gorroño
04-05 Markel Susaeta Beñat Etxebarria
05-06 Eritz Goiria Joseba Ariño
06-07 Julen Goñi Unai Albisua
07-08 Gorka Eraña Unai Albisua
08-09 Ivan Miñes Jon Aurtenetxe
09-10 Iñigo Eguaras Enric Saborit
10-11 Iñigo Ruiz de Galarreta Ager Aketxe
11-12 Oskar Gil Markel Etxebarria
12-13 Unai López Iñaki Williams
13-14 Iñigo Córdoba Asier Villalibre
14-15 Gorka Garai Unai Núñez
15-16 Iñigo Vicente Peru Nolaskoain
16-17 Oier Zarraga Mikel Cortazar
17-18 Oihan Sancet Unai Vencedor
18-19 Alejandro Ibarrondo Jon Guruzeta
19-20 Unai Vélez Nico Serrano