undefined

Pinedo eta Estefa, lehoi berriak

Pinedo eta Estefa, lehoi berriak

Bi jokalariek 17 urterekin egin dute debuta, eta dagoeneko bost jokalari dira denboraldi honetan bigarren mailatik salto egin dutenak

Levanteren aurka galdu arren, lehen taldean bi debuten albiste positiboa ekarri zuen norgehiagokak. Clara Pinedok eta Alejandra Estefaniak euren lehen partida jokatu zuten atzo Buñolen. Biek 17 urte dituzte, eta aste honetan beste erronka garrantzitsu bat daukate, selektibitatea, hain zuzen ere.

Iraia Iturregik bi jokalari gazteei lehen mailan estreinatzeko aukera ematea erabaki zuen. Pinedo izan zen zelairatzen lehena, 32. dortsalarekin Leyre Monenteren ordez sartu baitzen partidako 64. minutuan. Estefak handik gutxira egin zuen, 80. minutuan, eta Marta Unzue kapitainaren lekua hartu zuen. Biei kostatu zitzaien partidara egokitzea, baina Iraia Iturregi pozik geratu zen jokalari berriak partidan sartu zirenean.

Clara Pinedo bilbotarra eta Alejandra Estefania Logroñokoa Loiuko entrenatzailearen aginduetara geratuko dira, Primera Iberdrolan aurtengo denboralditik geratzen dena. Etorkizunerako apustuak dira eta filialean garrantzitsuak izan dira. Azken bi debutekin, denboraldi honetan bost jokalarik jauzia egin dute: Paula Arana, Bibiane Sculze, Mariana Cerro eta azken biak, Clara Pinedo eta Alejandra Estefania.