undefined

Txapeldunen Kopa, zuzenean Athleticen Youtubeko kanalean

Txapeldunen Kopa, zuzenean Athleticen Youtubeko kanalean

Athletic Clubek Gazteen A taldeko eta Malaga CFren arteko final-laurdenetako kanporaketa eskainiko du zuzenean; joanekoa, igandean 12:00etan

Athleticeko YouTubeko kanalak zuzenean eskainiko du igande honetan (ekainak 13) eta hurrengoan (ekainak 20) Athletic Clubeko eta Malaga CFko Gazteen A taldeek jokatuko duten Ohorezko Mailako Txapeldunen Kopako final-laurdenetako kanporaketa. Joaneko partida, igande honetan bertan, 12:00etatik aurrera, Athleticen Youtuben. 

Kanporaketa joan-itzulikoa izango da eta lehen partida Malagako Federazioaren zelaian jokatuko da eta bigarrena Lezaman. Kanporaketako garailea `Final Four´ean sartuko da, ekainaren 24tik 27ra bitartean erabakiko dena partida bakarrean eta egoitza bakarrean (oraindik zehaztu gabe). Imanol de la Sotak zuzentzen duen taldea Estatuko zazpi talde onenekin batera lehiatuko da, trofeoa lehen aldiz altxatzeko eta UEFA Youth League-ra sartzeko asmoarekin. Athleticek txapelketa horretan 2014-15 denboraldian parte hartu zuen, lehen taldea UEFA Champions League-ra sailkatu ondoren.

Aurrekariak kategorian

Txapeldunen Kopako lehen edizioa 1994-95 denboraldian ospatu zen eta urtero denboraldiko gazteen talderik onena erabakitzen du. Athletic Clubeko Ohorezko Mailako Gazteek oraindik irabazi ez duten txapelketa da.

Ohorezko Mailako taldea Espainiako gazte talderik onena izan zen azkenekoz 1991-92 denboraldian, izen eta formatu ezberdineko txapelketa batekin. Ohorezko Liga izenarekin eta garai hartan euren lehen taldeak Lehen Mailan parte hartzen zuten klubekin, Julen Guerrero gaztea zegoen talde hartan, eta Liga eta Gazteen Errege Kopa eskuratu zuten, denboraldi horretan Gazte Mailako bi txapelketa garrantzitsuenak lortuz.

Gainontzeko txapeldungaiak

Athletic Club eta Malaga CFrekin batera, Deportivo de La Coruñak, UD Las Palmasek, Atletico Madrilek, Levante UDk eta oraindik erabakitzeke dagoen III. Multzoko lehen sailkatuak (Barça, Espanyol edo Zaragoza) parte hartuko dute edizio honetako txapeldun gisa, baita Real Madril CFek ere zazpi multzoetako bigarren sailkaturik onena bezala.

  • Real Madril – Atletico Madril
  • Deportivo de La Coruña – UD Las Palmas
  • Levante UD – 3. Multzoko txapelduna
  • Malaga CF – Athletic Club