undefined

Garazi Murua, Euskaltelen “Emakumea eta Kirola” topaketan

Garazi Murua, Euskaltelen “Emakumea eta Kirola” topaketan

Athletic Clubeko kapitainak topaketa birtual batean parte hartu du beste euskal taldeetako kideekin batera

Garazi Murua Athleticeko kapitainak Euskaltelek Derioko parke teknologikoan antolatu duen topaketa birtualean parte hartu du gaur arratsaldean. Solasaldiaren izenburua “Emakumea eta Kirola” izan da eta Garazirekin batera Ane Etxezarreta Realeko futbolaria, Sheila Elorza orain SD Eibarreko jokalaria eta lehoi ohia eta Mai Garde Osasunako kapitaina egon dira. Begoña Beristain kazetari eta kirolariak gidatu du topaketa.

Jokalariak futbolaren munduan izan zituzten hastapenak kontatzen hasi dira, baita denbora batetik bestera izan duen hobekuntza handia ere. Hala ere, guztiak bat etorri dira garrantzitsua dela emakumeek egiten duten futbola ikusarazteko ahaleginak egiten jarraitzea esatean.

Jakina, hitzarmen kolektiboa, beste lan batzuekiko bateragarritasuna, ikasketak izatearen garrantzia edo amatasuna bezalako gaiak landu dituzte. Lau jokalariek azpimarratu dute ez direla berdintasuna eskatzen ari euren taldekideekin alderatuta, baizik eta baldintza duinak eskatzen ari direla futboletik bizi ahal izateko, eta hori erregularizatzen ari direla esan dute, eta pisu handiagoa izango duela emakumezkoen Lehen Maila profesionaltzat jotzen dutenean (une honetan, Lehen Maila eta Bigarren Maila gizonetan eta saskibaloiko ACB Liga baino ez dira).

Hitzaldia zuzenean jarraitu ezin izan baduzu, hemen ikus dezakezu osorik.