undefined

Athletic Clubek FC Union Berlinen aurka jokatuko du denboraldi-aurrean

Athletic Clubek FC Union Berlinen aurka jokatuko du denboraldi-aurrean

Lehoiek Bundesligako taldearen aurkako lagunarteko partida jokatuko dute uztailaren 31n Köpenickeko An der Alten Försterei estadioan

Athletic Clubek gizonezkoen lehen taldearen denboraldi-aurrea zehazten jarraitzen du, uztailaren 7an hasiko dena, eta horrekin lagunarteko partidak ixten hasi da, txapelketa berriz hasi baino lehen prest jartzeko.

Talde zuri-gorriak Fc Union Berlinen aurka jokatuko du uztailaren 31n. Partida Köpenickeko An der Alten Försterei estadioan jokatuko da 15:30etik aurrera.

Alemaniarrak duela bi denboraldi igo ziren lehen aldiz Bundesligako maila gorenera, eta aurten maila horretan finkatu dira UEFA Conference League-an parte hartzeko sailkatu eta gero zazpigarren postuan. Urs Fischer izan da 2018tik Berlingo talde gorriko entrenatzailea, eta taldea Bigarren Mailatik Europako lehiaketetara hiru denboralditan eraman duena.

Hurrengo egunetan, denboraldi-aurre honetarako lehoien gainerako aurkariak ixten joango dira.