undefined

Lehen mailako debutatik selektbitatera

Lehen mailako debutatik selektbitatera

Clara Pinedo eta Alejandra Estefania lehen taldearekin jokatzeko ametsa lortu ostean egun gutxira Unibertsitatera sartzeko probaren azterketak egin dituzte

Dena oso azkar gertatu da. Joan den larunbatean Clara Pinedok eta Alejandra Estefaniak apunteak errepasatu zituzten Iraia Iturregiren espedizioa Valentziara eraman zuen hegazkinean. Loiukoak lehen aldiz deitu du erdilari bilbotarra eta bigarrenez erdilari errioxarra. Egun bat geroago, Levanteren aurka Buñoleko berdegunean bigarren zatiko minutu batzuk jokatu ahal izan zituzten. Debuta naturaltasunez digeritu ondoren eta Bilbora itzultzean, ikasketetan zentratzea eta selektibitatea prestatzea geratzen zen.

Gure bi jokalari gazteek (biak 19-azpiko selekziora joaten dira eta 18 urte beteko dituzte irailean) asteartean ekin zieten azterketei eta atzo amaitu zuten, hiru egun biziren ostean. Iraia Iturregik bi jokalariak nahi ditu denboraldia amaitu aurretik geratzen diren entrenamenduetarako, behin Reto Iberdrola amaitu denean. Ane Elexpuru eta Amaia Iribarren bigarren taldeko jokalariek ere azterketa egin dute aste honetan.

Pinedok eta Estefak fakultate berean egiten zuten proba, EHUren Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa fakultatean, eta, beraz, biekin egon nahi izan dugu hain egun berezian. Azterketaren ondoren, lehoi gazteek debutaren osteko sentsazioak eta entrenamenduen eta Unibertsitatearen arteko hurrengo denboraldiari nola aurre egingo dioten kontatu digute.

* Eskerrak eman nahi dizkiegu Sarrikoko Fakultateko langileei eta EHUko Komunikazio Sailari erreportajea egiteko laguntzagatik