undefined

Athletic, Eurokopa eta Amerika Kopako selekzioen aurka

Athletic, Eurokopa eta Amerika Kopako selekzioen aurka

Lehoiek bi txapelketetarako sailkatutako selekzioetako batzuen aurka jokatu dituzten neurketak errepasatu ditugu

2020ko Eurokopa eta Amerika Kopa dira egun hauetan futbol eta kirol munduko protagonista nagusiak, eta bi txapelketetan aurkari ezagunak ditu Athleticek. Gure historian zehar, lehoiek nazioarteko hainbat selekzioren aurka jokatu dute. Horregatik, nazioarteko futbolaz beteriko uda hasi dela eta, Athleticek aurtengo edizioetarako sailkatutako taldeen aurka bi lehiaketetan jokatu dituen partiden errepasoa egin dugu.

Athletic Clubek duela 97 urte egin zion aurre lehen aldiz herrialde bateko selekzio nazional bati. Uruguay izan zen, eta elkarren segidako bi partida jokatu zituzten San Mamesen, 1924ko apirilaren 20an eta 21ean. Bi partidak irabazi zituzten kanpotarrek (1-2 eta 0-2), eta hilabete eskas beranduago, urrezko domina lortu zuten lehen aldiz Parisko Joko Olinpikoetan. Bilbora heltzean, Uruguayko selekzioak oraindik ez zeukan hurrengo belaunaldian lortuko zuen merezitako ospea. Izan ere, Amsterdameko 1928ko Jokoetan ere urrea lortu zuen eta 1930ean beren herrian jokatutako lehenengo Munduko Kopa irabazi zuen.


Uruguayko selekzioaren hamaikakoa 1924.

Pentland-ek zuzendutako Athleticek Josemari Belauste zuen buru, eta beste hainbat kiderekin batera egin zion aurre partidari, hala nola bere anaia Patxorekin, Larraza, Legarreta edo Aguirrerekin, gerora lehendakari izango zena. Garai hartako kroniken arabera, hegoamerikarrek oso ondo jokatu zuten San Mamesen, baina izendatutako epailearen inpartzialtasun falta ere salatu zuten, uruguaiarra baitzen.

Historian zehar, Athletic Clubek beste sei selekzio nazionali egin die aurre, horietako bat 20 urtez azpiko kidez osatua.

INGALATERRA
1982ko Mundiala jokatu aurreko hiletan (San Mames egoitzetako bat zen), Athleticek azken faserako sailkatutako selekzioetako biri egin zien aurre. 1982ko martxoaren 23an, lehoiek berdinketa egin zuten Ingalaterraren aurka. Partida hori Txetxu Rojoren omenaldia izan zen, eta Iribarren ordezko naturala izango zena, Andoni Zubizarreta, bereziki nabarmendu zen. Pross zeritzenak orduko jokalari onenekin heldu ziren Bilbora: Kevin Keegan, Trevor Francis, Bryan Robson, Glenn Hoddle… Gero, San Mamesen beren hiru partidak irabazi zituzten, Frantzia, Txekoslovakia eta Kuwaiten aurka, baina bigarren errondan erori ziren, Espainiarekin eta Alemaniarekin, sailkatua, berdinketa eginez. Laburpen bideoa.


Inglaterraren aurkako partidaren unea.

POLONIA
82ko Mundialaren aurretik Athletici bisita egin zion beste selekzioa Polonia izan zen. 0-4 irabazi zuen San Mamesen urte hartako maiatzaren 4an. Poloniako selekzioa hirugarren geratuko zen Mundialean, finalerdietan Italia irabazlearen aurrean erori ostean. Zbigniew Boniek-en Polonia izan zen, eta ezin izan zuen jokatu finalaurrekoa Italiaren aurka, baina San Mamesen jokatu zuen.

BRASIL
Athletic eta Brasilen arteko partida klubaren mendeurreneko urtearen urrezko brotxea izan zen, 1998an. Merezi du gogoratzea berdinduta geratu zirela San Mamesen, 1-1eko emaitzarekin. Taffarel, Cafú, Aldair, Junior Baiano, Roberto Carlos, Doriva, Sampaio, Giovanni, Rivaldo, Bebeto eta Ronaldo izan ziren jokalari brasildarrak. Zé Carlos, Leonardo, Edmundo eta Denilsonek ere jokatu zuten. Patxi Ferreria, Jorge Perezek, eta Sendoa Agirrek, gizonezkoen lehen taldeko ordezkaria, Valencia, Lacruz, Lasa, Carlos García, Urrutia, Javi González, Nagore, Ziganda, Alkiza, Urzaiz, Josemari, Larrazabal, Huegun eta Mariorekin batera jokatu zuten partida historiko hura. Laburpen bideoa


Brasilen hamaikakoa San Mamesen.

PARAGUAY
Bizkaiko futbolerako fondoak biltzeko xedez, Athletic Clubek Paraguayri aurre egin zion San Mamesen, 2010eko martxoan. Gerardo Martinoren zuzendaritzapean, Paraguayrentzat Hegoafrikako Mundialerako prestaketa moduko bat izan zen lehoien aurkako partida. Txapelketa horretarako oso ondo sailkatu zen eta final laurdenetara heldu zen, bere historiako lorpenik handiena. Txapeldunaren aurka galdu zuen, Espainia. Talde sendoa eta lehiakorra zen, Cardozo, Riveros, Morel edota Roque Santa Cruz zituen jokalarien artean, eta 1-3 irabazi zuen Katedralean. Egungo taldeko jokalari batek, Óscar de Marcosek, neurketaren zatirik handiena jokatu zuen.
Laburpen bideoa

VENEZUELA
Athletic Clubek 20 urtez azpiko Venezuelako selekzioaren aurka jokatu zuen Lezaman, 2018ko urrian. Partida hori jokatu zuten gehienek lehen taldean jokatzen dute oraindik: Herrerín, Yeray, San José, Córdoba, Mikel rico, De marcos, Raúl García, Unai López, Balenziaga, Guruzeta eta Nolaskoain izan ziren hasierako hamaikak. Horiez gain, Iturraspe, Beñat, Susaeta, Ganea eta Muniainek ere jokatu zuten. Lehoiek 3-0ko emaitza lortu zuten. Guruzeta, Unai López eta Raúl García izan ziren golegileak. Laburpen bideoa


Lezaman jokatutako partidaren momentua.

*Frantzia. Ez dago argi Frantziako selekzio ofiziala izan zen ala ez, baina 1930.eko martxoaren 27an, Athletic Clubek Frantziaren aurka jokatu zuen Parisen. “Diablos Azules” deitzen zen talde hori, eta gehienbat, futbolari internazional frantsiarrez osatua zegoen. Partida 1 eta 1 bukatu zen.

Argazkiak: AC Museoa.