undefined

Gazteak A taldeak porrota jaso du Malagan

Gazteak A taldeak porrota jaso du Malagan

Imanol de la Sotaren taldeak Txapeldunen Kopako final-laurdenetako joaneko partidan jasotako 2-0ekoa irauli beharko du Lezaman

Gazteak A taldearen atzerapausoa Txapeldunen Kopan. Imanol de la Sotak zuzentzen dituen lehoikumeek 2 goleko aldearekin galdu dute Malaga CF-ren aurka eta kontrako markagailuari buelta eman beharko diote datorren astean Lezaman, finalerdietarako txartela lortu nahi badute.

Neurketak izugarrizko intentsitatea izan du. Bi taldeek erritmo bizia eman nahi izan diote partidari, nahiz eta Malagan bero handia egin. Hasierako minutuetan markagailua zabaltzeko saiakerak tartekatu dira. Ieltxuk, oso aktiboa Imanol de la Sotak zuzentzen duen taldearen erasoan, zuri-gorrien abagunerik argiena izan du, baina Santosek saiakera zapuztu du. Beste aldean, Padilla izugarri egon da atepean. Atezain zuri-gorriak hainbat geldiketa egin ditu atsedenaldia baino lehen berdinketa golik gabe mantentzeko.

Aldageletatik igaro ondoren, partidaren izaera antzekoa izan da. Fisikoki oso biziak diren bi talde, baina, hain zuzen ere, faktore horrek, minutuak igaro ahala, Athleticen lerroetan indarra galdu du. Horren ondorioz, Robertok etxekoak aurreratu ditu 67. minutuan eta, jarraian, bi minutu geroago, Robertok bere bigarren sola sinatu du ere.

Ez da zuri-gorrien partidarik onena izan, Santos ia ez baitute arazoetan jarri. Hala ere, datorren astean etxean, Lezaman, Imanol de la Sotaren mutilek gaur jasotako porrotaren emaitza iraultzeko aukera izango dute.