undefined

Batzar Nagusiaren eraketa

Batzar Nagusiaren eraketa

Athletic Clubeko Bazkide Konpromisarioak aukeratzeko prozesua amaituta, Hauteskunde Batzak honen emaitzak argitaratu ditu, ekainaren 21eko erreklamazio-aldiaren amaieraren zain

Athletic Clubeko Bazkide Konpromisarioak aukeratzeko prozesuaren amaierarekin batera, Hauteskunde Batzak honen emaitzak argitaratu ditu Klubeko Iragarki Taulan.

Halaber, bazkideek euren egoera kontsulta dezakete gure webgunean, “Bazkideen Txoko”-an hain zuzen ere. Aldi berean, aukeratuak izan diren bazkide konpromisario guztiei eskutitz agiridun bana bidaliko zaie konpromisarioak direla baieztatzeko. Horren ondorioz, eskubidea izango dute, 2021ko uztailaren 1-aren geroztik 2025eko ekainaren 30era bitartean, burutuko diren Athletic Cluben Batzar Nagusi guztietan parte hartzeko.

Bazkide konpromisarioen izendapenaren inguruko erreklamazio epea 2021ko ekainaren 21ean amaituko da. Erreklamazioak Hauteskunde Batzaren aurrean aurkeztu beharko dira idatzi baten bidez. Batzordeak jaso ondorengo bost eguneko epean erabakiko du, bestelako idatzirik aurkezteko inolako aukerarik gabe.