undefined

Oier Luengok ez du Athletic Cluben jarraituko

Oier Luengok ez du Athletic Cluben jarraituko

Atzelariak 48 partida jokatu ditu SD Amorebietatik heldu zenetik eta ekainaren 30ean amaitzen du kontratua

Oier Luengok, Bilbao Athleticeko atzelariak, ekainaren 30ean amaituko du kontratua eta ez du klubean jarraituko. Zornotzarrak 48 partida jokatu ditu zuri-gorrien filialean 2018-19 denboraldian SD Amorebietatik etorri zenetik, eta urte horretan bertan utzita atera zen bere jatorrizko taldera.

2019-20 denboraldian hiru gol sartu zituen, eta denboraldi-aurreko hainbat lagunarteko jokatu zituen Gaizka Garitanorekin. Azkenengo denboraldian, Joseba Etxeberriaren aginduetara, 23 partida jokatu ditu.

Athleticek eskerrak eman nahi dizkio Luengori bere konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa nahi dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.