undefined

Athletic Club, pertsona gorren inklusioaren alde

Athletic Club, pertsona gorren inklusioaren alde

San Mames urdinez argiztatu zen bart zeinu Hizkuntzen Eguna ospatzeko

Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak, zeinu Hizkuntzen Egunaren ospakizunean (ekainaren 14a), pertsona gor edo gor-itsu bat dagoen lekuetan zeinu-hizkuntza egon behar dela gogorarazten du.

Athletic Clubek bat egin du, San Mameseko argiztapenarekin, Euskal Gorrak egiten duen aldarrikapen honekin: hizkuntza propioan arreta jasotzeko, komunikatzeko, ikasteko edo informazioa jasotzeko eskubidearen aldarrikapena. Bestearekiko errespetuaz, aukerez eta berdintasunaz hitz egiten duen hizkuntza da zeinu-hizkuntza.

Euskal Gorrak Euskadi osoan gorren ordezkari diren elkarte-mugimendu guztiak biltzen ditu, haien erabateko integrazioa eta gizartean parte hartzea bilatuz, haien kultura, ohiturak, tradizioak eta hizkuntza propioa sustatuz.