undefined

Athletic, CIESeko Atlaseko protagonista

Athletic, CIESeko Atlaseko protagonista

Suitzako Behatokiaren Txosten demografikoak erakusten duenez, Athletic da aurreko denboraldian bertako jokalariak bakarrik erabili zituen bost liga handietako talde bakarra

CIES Football Observatory Suitzako ikerketa-zentro ospetsuak egindako Atlas Demografikoaren arabera, Athletic da 2020-21 denboraldian bertako jokalariak bakarrik erabili dituen Europako bost liga handietako talde bakarra. Ikerketa UEFAko 27 liga europarretara hedatuz, Danimarkako Lyngby BKk bakarrik ez du jokalari atzerritarrik izan.

Athleticen atzetik (%100), Osasuna (%85,3) eta Huesca (%82,7) dira lehoiengana gehien hurbiltzen diren LaLigako taldeak, nahiz eta hauen kasuan Estatu osoko jokalariak biltzen dituzten.

CIESek joan den hilean argitaratu zuen Athletic Club protagonistatzat zuen beste txosten bat, Europako liga handien artean harrobiko jokalariak minutu gehien zelairatu duen taldea dela esanez.  

Beste alde batzuk ikertuta, 2020-21 denboraldiko CIESen Atlas demografiko honek ere Athletic aurreko ligan erabilitako jokalarien artean 5. talderik gazteena dela adierazten du, 27,1 urteko batez besteko adinarekin.

Bestalde, “Egonkortasuna” atalean, 20-21 denboraldian lehen taldean aritu diren jokalariek batez beste zenbat hilabete daramatzaten aztertu du CIESek. Athletic Ligako hirugarren postuan dago (48 hilabete), Real Madrilen eta Bartzelonaren atzetik. Europako 31 ligak batuta, Athletic zazpigarrena da Real Madril, Bayern Munich, Fc Bartzelona, CSKA Mosku, Burnley FC eta Tottenham Hotspur taldeen atzetik.

Datu anekdotiko gisa, Europako taldeek euren liga lehiaketetan erabilitako jokalarien maila ere aztertzen du txostenak. Athletic, bataz beste 180,1 zentimetrorekin, 12. postuan dago LaLigako rankingean eta sailkapenaren erdian dago kontinenteko rankingean, Union Berlin buru dela (186,6 cm) eta Beitar Jerusalem talde israeldarrak ixten duena, 177,7 zentimetroko batez bestekoarekin aurreko denboraldian erabilitako futbolarien artean.