undefined

Sevilla FC, garaipenarekin berriz topo egiteko aurkari egokia

Sevilla FC, garaipenarekin berriz topo egiteko aurkari egokia

Lehoiei hiru partida falta zaizkie denboraldi luze bat amaitzeko, lehena igandean Sevillaren aurka (11:00etan)

Hasi da lehoien Primera Iberdrolako azken txanpa. Igande honetan, 11:00etatik aurrera, Athletic Clubek Sevilla FC izango du aurkari Lezaman. Zuri-gorriek etxean jokatuko duten azken-aurreko partida izango da, FC Bartzelona asteartean heldu baino lehen. Ia jarraian jokatuko diren bi norgehiagokekin amaituko du Iturregiren taldeak etxeko partidekin.

Sevilla FC bederatzigarren postuan dago 42 punturekin, Athletic baino bost puntu gehiago ditu, eta lehoiak alde hori murrizten saiatuko dira (37 puntu). Joaneko partidan Athleticek 0-2 irabazi zuen Sevillan Lucia Garciaren bi golei esker, eta average partikularra ere jokoan dago lehia honetan.

Azken etenaren ondoren, hanketan pilatutako urtebeteko lanaren nekeari aurre egin eta lehiari ekingo diote berri lehoiek. Iraia Iturregik ezin izango ditu hainbat jokalari erabili, eta txapeldunen aurkako partidarako taldea ahalik eta freskoen eramateko erronka izango du, asteartean (16:00etan) jokatuko baita.

Lezamako estatistikari dagokionez, lehoiek ez dute inoiz galdu Sevillaren aurka. 10 partidetatik Athletic garaile atera da 7 neurketatan eta hiru berdindu ditu, 38 goleko gol-sortarekin eta soilik 5 gol jasota. Iragan denboraldian, golik gabeko berdinketarekin amaitu zen partida, baina bi aldeek aukerak izan zituzten neurketa irabazteko. Igandean antzeko norgehiagoka espero da ikuslearentzat, lehia erakargarria.