undefined

Athletic Txapeldunen Kopatik kanpo geratu da

Athletic Txapeldunen Kopatik kanpo geratu da

Imanol de la Sotaren Gazteak A taldeak 3-3 berdindu zuen Lezaman Malagaren aurka, baina ezin izan zuen joaneko partidako 2-0ekoa irauli

Athletic Clubeko Gazteak A taldeak ezin izan du Malaga gainditu Txapeldunen Kopako final-laurdenetan. Imanol de la Sotaren mutilek eta Nacho Perezen jokalariek hiru goletara berdindu zuten. Emaitza horrek ez zien zuri-gorriei joaneko partidako 2-0ekoa iraultzeko balio izan.

Lezamako harmailetan hirurehun bat bazkide zeudela, Athletic Clubek buelta eman nahi zion joaneko partidan jasotako 2-0ekoari. Imanol de la Sotaren taldeak erritmoa eman nahi izan zion Bigarren Mailan esperientziadun handiko jokalariak dituen aurkari baten aurka. 7. minutua bete zenean, Malagak baloi akats bat aprobetxatu zuen markagailua irekitzeko. Lorenek behetik gainditu zuen Padilla.

Nahiz eta markagailua iraultzea zaila izan, Gazteen taldeak arrisku jokaldiak sortzen jarraitu zuen, Ieltxu eta Luis Bilbao oso aktibo zeudela. Ezker hegaleko aurrelariaren botetan sortutako jokaldi baten ostean berdindu zuten zuri-gorriek markagailua. Bilbaok Unai Gomezentzat bidali zuen baloia erdilariak, andaluziarren arean barneraldi ona eginda, Santosen atea zulatu zuen. Atsedenaldia baino lehen, Sollanok baloia langara bidali zuen buruz.

Aldageletatik igaro ondoren, lehen arrisku jokaldian, Lorenek bere bigarren gola sartu zuen. Kolpe izugarria Imanol de la Sotaren taldearentzat. Hala ere, zuri-gorriak ez ziren behera etorri eta arriskua sorten jarraitu zuten kanpokoen ate inguruan. 60. minutua baino lehen, epaileak penaltia adierazi zuen Andresen eskuagatik. Ibai Sanzek hamaika metroetatik sartu zuen binako gola.

Amaiera heldu aurretik, Larrubiak Nacho Perezen taldea aurretik jarri zuen berriro, eta Aimar Peñak, bigarren zatian zelairatu zena, markagailuan jarri zuen berdinketa berriz ere. Behin betikoa izan zen berdinketa. Athletic Txapeldunen Kopako Lauko Finalaren atarian geratu da azkenik.

Argazki-galeria