undefined

2021/22 denboraldiko entrenamenduetako kit berria

2021/22 denboraldiko entrenamenduetako kit berria

Datorren denboraldian gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek jantziko duten New Balance bilduma eskuragarri dago jada Athletic Clubeko denda ofizialetan

Athletic Clubeko zaleek 2021-2022 denboraldirako New Balance entrenamendu bilduma berriaz gozatzeko aukera izango dute.

Talde ezberdinetako jokalariek elastikoak, poloak eta jertseak eramango dituzte soinean, tonu urdinetan, New Balanceko xehetasunak gorriz dituztela; talde ezberdinetako talde teknikoek, berriz, kolore grisetan jantziko dituzte.

Gainera, bildumak bi galtza motz beltz ditu (poltsikoarekin eta poltsikorik gabe), baita entretenimenduzko eta neguko hainbat jantzi ere (jakak, txubaskeroa, galtza luzeak…).

Jantziak, ekitaldian zehar erosotasuna emateko diseinatuak, NB DRY teknologiarekin garatu dira, hasieratik bukaeraraino futbolariak fresko mantentzen laguntzeko.

Athletic Club Training 2021-22 bilduma berria klubeko denda ofizialetan eta online dendan eros daiteke dagoeneko.