undefined

Dynamo Kyiv-ren bitxikeriak

Dynamo Kyiv-ren bitxikeriak

Lehoiek uztailaren 20an Suitzan egingo duten denboraldi-aurreko bigarren neurketaren aurkari ukrainarra hobeto ezagutu dugu

Athleticek Dynamo Kyiv izango du aurkari 2021-22 denboraldiaurreko lagunartekoan, uztailaren 20an, Winterthurren. Marcelinoren mutilek ukrainiar txapeldunaren aurkako norgehiagokan proba gogorra izango dute 21-22 denboraldiaren hasierara prest iristeko.

Mircea Lucescuk zuzendutako taldea hobeto ezagutzeko, Europako ekialdeko klubaren hainbat datu eta bitxikeria bildu ditugu:

  • 1927an sortua, Dynamo Kyiv Ukrainan titulu gehien lortu duen taldea da (hamasei liga, hamabi kopa, bost superkopa). Gainera, nazioarteko tituluei dagokienez, Europako bi Errekopa (1974-75, 1985-86) eta Europako Superkopa bat (1975) ditu ere. Azken Ukrainar Premier Ligako eta Ukrainako Kopako txapeldun atera ostean, Kieveko taldeak Champions League-a jokatuko du hurrengo urtean, non joan den denboraldian ere lehiatu zen, Juventus, Bartzelona eta Ferencvaosekin G multzoan. Multzoko hirugarren postuan geratu ondoren, Villarreal CFk kanporatu zuen Europa Ligako final-zortzirenetan.
  • Athletic bezala, mailaz jaitsi ez den Ukrainako talde bakarra da.
  • Aurtengo Eurokopan taldeko hamaika jokalarik hartu dute parte. Chelseak, Manchester Cityk, Bayernek eta Juventusek bakarrik gainditzen dute talde ukrainarra ordezkariei dagokienez.
  • Dynamo Kyiv taldeak Kieveko Estadio Olinpikoan jokatzen ditu bere neurketak, 70.050 ikusleentzako edukierarekin. 2012ko Eurokopako finalaren eta 2018ko Champions Leagueko finalaren egoitza izan zen.
  • Athletic Cluben eta Dynamoren arteko lagunarteko partida Sankt Gallenen izango da uztailaren 20an, asteartean, eta bi taldeek elkarren aurka partida ez-ofizialean jokatuko duten hirugarren aldia izango da. Beste bi partidak San Mamesen jokatu ziren Bilbo Hiria udako txapelketan 1977-78ko eta 1991-92ko edizioetan, lehenengoan zuri-gorriak nagusitu ziren (1-0) eta bigarrenean kanpoko taldea (0-1).
  • Bere historian zehar, Dinamo Kyiv taldeak jokalari ikonikoak izan ditu bertan jokatzen, besteak beste, Oleg Blokhin, taldeko historian gol gehien sartu duen jokalaria eta 1975eko Urrezko Baloiaren irabazlea, edo Andriy Shevchenko, Klubeko harrobian hezitakoa eta Milan eta Chelseako jokalari ohia, Ukrainako selekzioaren egungo entrenatzailea eta bere selekzioko golegile historiko nagusia.