undefined

FC St. Gallen: Suitzako aitzindaria

FC St. Gallen: Suitzako aitzindaria

Hobeto ezagutzen dugu lehoiek uztailaren 17an, Suitzan egingo duten denboraldi-aurreko egonaldian, izango duten aurkari suitzarra.

Datorren uztailaren 17an, 16:00etan, Athleticek Suitzako FC St. Gallen-en aurka jokatuko du Kybunpak-en, 2021-22 denboraldi-aurreko zati gisa. Lehoiek historian lehen aldiz egingo diote aurre talde helvetiarrari.

Peter Zeidlerrek zuzendutako taldea hobeto ezagutzeko, Europa erdialdeko klubaren hainbat datu eta bitxikeria bildu ditugu:

  • FC St. Gallen Suitzako talderik zaharrena da, 1879an sortu zen.
  • Helvetiar taldearen egoitza St. Gallen Suitzako hiria da. 2008an, Kynbunpark estadiora joan ziren, 20.000 ikusleentzako tokia duen estadioa, eta aurreko estadioa, Espenmoos, ordezkatu zuen.
  • Kybunpark nahiko ondo ezagutzen dute lehoiek, izan ere, 2016-17ko denboraldi-aurrean Borussia Dortmunden aurka jokatu zuten (0-1).
  • FC St. Gallenek bi aldiz irabazi du Suitzako Superliga (1903-04 eta 199-2000 denboraldietan) eta zazpigarren postuan amaitu zuen aurreko denboraldiko liga txapelketan.
  • 2020-21 denboraldian Suitzako Kopako finalera iritsi zen, 1998tik lehen aldiz. St. Gallenek 1-3 galdu zuen FC Lucernaren aurka.
  • Egungo entrenatzailea Peter Zeidler da eta 2020-21 denboraldian Kwadwo Duah izan zen bere goleatzaile nagusia (bederatzi gol).
  • Suitzako taldea hainbat aldiz sailkatu da Europako txapelketa ezberdinetara historian zehar, azken denboraldia barne, Atenasko AEK-k sailkapen fasean Europa Leaguetik kanporatu zuenean.
  • Esperenmoos, eta orain Kybunpark, beti izan dira ezagunak zale sutsuengatik, eta lehen mailako klub askok sufritu dute Europako txapelketetan Suitzako estadiora egindako joan-etorrietan puntuak lortzeko, adibidez: Inter Milan (0-0, 1985-86), Chelsea (2-0, 2000-01), Club Brugge (1-1, 2001-02), Steaua de Bucarest (2-1, 2001-02), Spartak Moscu (1-1, 2013-14), Swamsea City (1-0, 2013-14) eta Kuban Krasnodar (2-0, 2013-14).
  • FC St. Gallen lehoien zortzigarren aurkari suitzarra izango da, aurretik FC Zurich, FC Servette, Young Boys, FC Sion, Grasshopper Club Zurich, FC Basilea eta FC Biel-Bienne taldeen aurka jokatu baitute.
  • Athletic Clubek 1913an jokatu zuen lehen aldiz Suitzako talde baten aurka, San Mamesen Urtezaharreko lagunarteko batean FC Biel-Bienne (2-2) taldearen aurka jokatu zuenean.
  • 2017ko uztailean Athleticek azken aldiz jokatu zuen Suitzako talde baten aurka, FC Sionen aurka. Lehoiek 0-2 irabazi zuten, Elsad Zveroticek (bere atean) eta Raul Garciak sartutako golei esker.