
Lehen taldea |
Borussia Dortmund: Alemaniako futboleko erraldoietako bat
Borussia Dortmund: Alemaniako futboleko erraldoietako bat
Lehoiek Bundesligako hirugarren sailkatuaren aurka jokatuko dute uztailaren 24an Sankt Gallenen (Suitza)
Athletic Clubek Bundesligako Borussia Dortmunden aurka neurtuko ditu indarrak 2021-22 denboraldia prestatzeko, uztailaren 31n Sankt Gallenen, Suitzan. Laugarren aldiz arituko dira elkarren aurka, 2016ko abuztuan Athletic Clubek 0-1 irabazi ostean.
Marco Rosek zuzentzen duen taldea hobeto ezagutzeko, Alemaniako klubaren hainbat datu eta bitxikeria bildu ditugu:
- Borussia Dortmund Alemaniako historiako talderik arrakastatsuenetako bat da, Lehen Mailako titulua zortzi aldiz irabazi baitu. Gainera, UEFAko Txapeldunen Liga irabazi zuen 1996-97an eta Errekopa 1965-66an.
- Bundesligako kluba ezaguna da harrobiarekin duen konpromisoagatik, eta horren adibide da Evonik BVB Futbol Akademia, maila handiko jokalari ugari ekoitzi dituena. Adibidez, gaur egungo kapitaina, Marco Reus, Borussiaren zalea da txikitatik. Eskuin-muturra zazpi urterekin sartu zen akademian eta, hasiera batean alde egiten utzi zioten arren, 2012-13 denboraldian taldera itzuli zen. Ordutik, 315 partida jokatu ditu eta 140 gol sartu ditu.
- Mario Götze, orain PSV Eindhovenen jokatzen ari dena, bi etapa izan ditu klubean Bayern Munichen aritu ondoren, zortzi urterekin iritsi zen BVBra eta Alemaniak 2014ko Munduko Txapelketako finalean Argentinaren aurka lortutako garaipenaren gola sartu zuen.
- Leialtasuna eta grina oso sakonak dira Alemaniako klubean. Signal Iduna Park estadioak 81.365 ikuslerentzako tokia du, eta Europako girorik animatuenetako bat du, bere “Horma Horia” ospetsuari esker.
- talenturik oparoenetako batzuk dituzte, hala nola Erling Haaland eta Jude Bellingham ingelesa.
- Horiez gain, Borussia Dortmundeko beste bederatzi jokalari deitu dituzte udako Eurokopan euren selekzio nazionalak ordezkatzeko: Mats Hummels eta Emre Can (Alemania), Axel Witsel, Thorgan Hazard eta Thomas Meunier (Belgika), Manuel Akanji eta Gregor Kobel (Suitza), Raphael Guerreiro (Danimarka) eta Thomas Delaney (Danimarka).