undefined

Euskaltelek babesletza berritu du Emakumezkoen Athleticekin

Euskaltelek babesletza berritu du Emakumezkoen Athleticekin

Bere logotipoa 2021-22 denboraldiko partidako eta entrenamenduko elastikoaren aurrealdean egongo da

Euskaltelek eta Athletic Clubek 2021-2022 denboraldirako babesletza-hitzarmena berritu dute emakumezkoen lehen talde zuri-gorriarekin. Operadoreak Klubaren hornitzaile teknologiko izaten jarraituko du, baita Athletic Club Fundazioaren Ohorezko Kidea izaten ere.

Akordioa berresteko bileran Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak, Xabier Iturbe Euskalteleko presidenteak eta Jose Miguel Garcia konpainiako kontseilari delegatuak parte hartu dute. Nekane Diez jokalariak talde zuri-gorriaren elastikoa jantzi du Lezaman egin duten ekitaldian. Euskaltelen logotipoa  emakumezkoen lehen taldeko joko-kamiseta ofizialaren aurrealdean eta entrenamenduetako ekipazioan izango da ikusgai.

Athleticeri euskarri teknologikoa eskaintzeaz gain, Euskaltel emakumezkoen taldean oinarritzen da, telekomunikazio-konpainiaren balioen isla gisa; izan ere, aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta aniztasunarekiko errespetua daude bere jardueraren oinarrian. Azken batean, berdintasuna konpromiso sozial gisa ulertzen du Euskaltelek, emakumeen kirola ikusarazten duten kirol- eta kultura-ekimenak babestuz.

2013an Athletic Clubek eta Euskaltelek akordio bat lortu zuten telekomunikazio operadorea lehen taldearen babesle eta Klubaren hornitzaile teknologiko bihurtzeko. Akordio hori sendotu egin zen 2016an Euskaltelen apustuarekin, emakumezkoen taldearen babesle nagusi bihurtu baitzen, eta ordutik elastikoan du logoa.

Aitor Elizegi pozik agertu da Euskaltelekin lortutako akordioarekin: “Zortzi urteko akordioa sinatu dugu. Kirolean aurrera jarraitzeko apustua da, balioekin eta emakumezkoen futbolaren erantzukizunaren aldeko konpromisoarekin. Babesa behar duen kirolaren atala da”.

Bestalde, Xabier Iturbek uste du “akordio oso pozgarria” dela Euskaltelentzat, “baloreak, kultura eta esfortzua partekatzen ditugun taldearekin sinatutako akordioa da”.