Iñaki Ayarza jokalari ohia hil da
Athleticen aurrelaria izan zen 1962-63 denboraldian
Iñaki Ayarza Athleticeko jokalari ohia atzo hil zen Bilbon, 83 urte zituela. Aurrelariak Ligako hiru partidatan jantzi zuen elastiko zuri-gorria (Cordoba CF, CA Osasuna eta RCD Mallorcaren aurka) 1962-63 denboraldian. Hain zuzen ere, gol bat sartu zuen nafarren aurka, eta hurrengo bi denboraldietan han jokatu zuen. Arenas Cluben jokatu zituen azken lau denboraldiak.
Athleticek doluminak eman nahi dizkie jokalari ohiaren familiari eta gertukoei. Hileta elizkizuna bihar izango da, 19:30ean, Bilboko El Salvador parrokia-elizan.