undefined

Ekainak 30, asteazkena, dendak itxita inbentario lanengatik

Ekainak 30, asteazkena, dendak itxita inbentario lanengatik

Denda ofizialek uztailaren 1ean ekingo diote ohiko jardunari, eta online dendak normaltasunez eskainiko du zerbitzua

Athletic Clubeko bost denda ofizialak – San Mames, Rekalde, Bidebarrieta, Max Center eta Mazarredo – itxita egondo dira bihar, ekainak 30 (asteazkena), inbentario lanak direla eta. Hurrengo egunetik aurrera, osteguna uztailak 1, establezimendu guztiek ohiko jardunari ekingo diote:

  • San Mames eta Max Center, 10:00etatik 20:00etara
  • Rekalde, Bidebarrieta eta Mazarredo: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Athletic Clubeko online dendan ez du eraginik izango eta normaltasunez eskainiko du bere zerbitzua.