undefined

Petxarroman, Athletic Cluben jokalari berria

Petxarroman, Athletic Cluben jokalari berria

Eskuin hegaleko defentsak, libre iritsi ostean, 2024ra arte sinatu du kontratua

Alex Petxarromanek akordioa sinatu du Athleticekin jokalari zuri-gorri berria izateko 2024ko ekainaren 30era arte. Realeko harrobian hamaika denboraldi jokatu ostean, 24 urteko donostiarra talde txuriurdinarekin zuen kontratua amaitu ostean heldu da Lezamara. Datorren astean Marcelino Garcia Toralen aginduetara jarriko da lehen taldearekin denboraldi-aurrea egiteko.

Petxarroman, eskuin hegaleko atzelari eta pibote gisa aritzen dena, Antiguokon (gaur egun Athleticen talde hitzartua) sortu zen Zubietara joan aurretik. Aurreko denboraldian, 20 partida jokatu zituen Sansen, guztiak titular gisa, bi gol sartuta.