undefined

Athleticen denboraldi-aurrearen hasiera

Athleticen denboraldi-aurrearen hasiera

Marcelino Garcia Toralen taldea astelehenean, uztailak 5, hasiko da lanean, proba medikoekin IMQn eta test fisikoekin Lezaman

Igandean amaituko da Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldearentzako oporraldia. Astelehen honetatik aurrera, uztailaren 5ean, jokalari zuri-gorriak Marcelino Garcia Toralen eta bere talde teknikoaren aginduetara jarriko dira 2021-2022 denboraldi-aurreari aurre egiteko. Hasierako lehen bi egun eta erdietan, IMQ Zorrozaurren egingo diren proba medikoen txanda izango da, baita Lezaman egingo diren test fisikoena ere.

Asteazken arratsaldean egingo du taldeak bere lehen entrenamendua, baloiarekin, eta, hortik aurrera, lehoiek prestaketarekin jarraituko dute astean zehar, egunero entrenamenduak eginez. Uztailaren 16ra arte, ostirala, Marcelinoren taldea Lezaman izango da. Ondoren, taldea St. Gallenera (Suitza) joango da astebetez eta prestaketaren bigarren zatiari ekingo dio, eta lagunarteko hiru partida jokatuz (Fc St. Gallen, Dinamo Kiev eta Borussia Dortmunden aurka).