undefined

Suitzako lagunartekoentzako ordutegia

Suitzako lagunartekoentzako ordutegia

St. Gallen, Dynamo Kyiv eta Borussia Dortmunden aurkako denboraldi-aurreko partidei buruzko informazioa

Athletic Clubeko lehen taldeak denboraldi-aurreko stage bat egingo du uztailaren bigarren hamabostaldian St. Gallenen (Suitzan), hilaren 16tik 24ra, eta lagunarteko hiru partida egingo dira bertan St. Gallen, Dynamo Kyviv eta Borussia Dortmunden aurka.

Lehen eta hirugarren partidak Kybunpark estadioan jokatuko dira, 20.000 ikusleko talde suitzarraren estadioan. Ukrainarren aurkako norgehiagoka Winterthurren jokatuko da.

Partiden ordutegiak

  • FC St. Gallen – Athletic Club. Kybunkpark (St. Gallen). Lar. Uztailaren 17an, 16:00etan
  • Dynamo Kyiv – Athletic Club. Winterthur. Winterthur. As. Uztailaren 20an, 15:00etan
  • Borussia Dortmund – Athletic Club. Kybunkpark (St. Gallen). Lar. Uztailak 24, 16:00etan

Suitzako egonalditik kanpo, Athletic Clubek laugarren lagunarteko bat du aurreikusita FC Union Berlinen aurka, uztarilaren 31n (15:30ean), Köpenickeko An der Alten Försterei estadioan.