undefined

Raul Garcia eta De Marcos, Udako Campusean

Raul Garcia eta De Marcos, Udako Campusean

Athletic Club Fundazioaren 2021eko Udako Campusean parte hartzen ari diren gazteek bi lehoien bisita jaso dute

Athletic Club Fundazioak antolatutako 2021eko Udako Campusaz gozatzen ari diren gazteek bisita berezia izan dute gaur. Raul Garciak eta Oscar de Marcosek, Marcelinoren aginduetara denboraldi-aurrea hastearekin batera, tarte atsegina igaro nahi izan dute Campus honetako hamazazpigarren edizioan parte hartzen direnekin, errekordun edizio hau osatzen duten ehunka haurrekin batera, 600 parte-hartzaile baino gehiagorekin, alegia.

Bi lehoien bisita Ander Caparen eta Vanesa Gimberten bisitei batu dira, aurtengo edizioaren lehen astean Campusean izan ziren txikienekin iritziak trukatzeko eta gozatzeko. Gure lehen taldeetako jokalariekin batera egindakoak Campuseko gainerako jarduerak osatzen dituzte: entrenamenduak, prestakuntza-tailerrak, San Mamesera eta Athletic Club Museora bisitak, txangoak eta jokoak.

Ezagutu gehiago hemen.