undefined

Lehoiek bigarren ekipazioa estreinatuko dute Dynamo Kyiven aurka

Lehoiek bigarren ekipazioa estreinatuko dute Dynamo Kyiven aurka

Athletic Clubek New Balance 21-22 bigarren ekipazioa jantziko du denboraldi-aurreko bigarren lagunartean

Athleticek denboraldi-aurreko bigarren lagunartekoa jokatuko du gaur, 15:00etatik aurrera (Youtube Athletic), Suitzako Winterthur herrian. Lehoiek Dynamo Kyiv, Ukrainiako Liga eta Kopako txapeldunaren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta New Balance 21-22 bigarren ekipazio ofizialarekin zelairatuko dira. 

Janzkerak kolore berdea du oinarri, eta New Balance diseinurik aurreratuena du errendimendu handiagoa bermatzeko. NB Dry teknologia berritzailearekin garatu da, futbolariak fresko eta lehor mantentzen laguntzen duena, partiden hasieratik amaierara arte. Gainera, Elite bertsioak jacquardean egindako aireztapen sistema bat du, zelaian erosotasun eta transpirazio gehiago ematen duena.