undefined

Zamora CF-Bilbao Athletic, filiaren lehen neurketa Primera RFEFen

Zamora CF-Bilbao Athletic, filiaren lehen neurketa Primera RFEFen

Lehoikumeek Zamoran estreinatuko dute futbol maila berria, abuztuaren 29ko asteburuan

Bilbao Athleticek Primera RFEF Maila berriko lehen aurkaria ezagutu du: Zamora CF. Etxetik kanpo estreinatuko dira lehoikumeak, abuztuaren 29ko asteburuan, Zamorako Ruta de la Plata zelaian.

Talde zuri-gorriak ere etxetik kanpo jokatuko du txapelketako azken jardunaldia, UD San Sebastian de los Reyesen aurka, maiatzaren 29ko asteburuan.

Imanol de la Sotaren taldeak Lezaman jokatuko duen lehen partida Racing Club Ferrol SAD taldearen aurka izango da, irailaren 5ean.

Bilbao Athleticek Primera RFEFen izango duen egutegia ezagutu.