undefined

Bizikletan eta lasterka, Gübsensee lakuaren inguruan

Bizikletan eta lasterka, Gübsensee lakuaren inguruan

15 futbolari aritu dira gaur goizean zeregin berezi honekin, Isma Fernandezen aginduetara

Athleticeko taldearen zati handi batek lan fisiko berezia egin du gaur goizean Isma Fernandez prestatzaile fisikoaren aginduetara, Gübsensee lakuaren inguruan, Santisparkeko instalazioetatik gertu, Suitzan.

Bizikletaz kokagunera joan eta bi kilometro baino gehiagoko perimetroa duen lakuaren inguruan lasterketa jarraitua egin dute lehoiek. Futbolariak 15 izan dira: Capa, Nuñez, Iñigo Martinez, Lekue, Balenziaga, Vivian, Unai Lopez, Dani Garcia, Vesga, Zarraga, Iñaki Williams, Muniain, Berenguer, Villalibre eta RAUL Garcia. Gainerakoak hotelean geratu dira hainbat lan zehatz egiten.