undefined

Primera Iberdrolaren hasiera Madril CFFren aurka

Primera Iberdrolaren hasiera Madril CFFren aurka

Zuri-gorriek irailaren 4an hasiko dute Liga Madrilen, eta Lezaman amaituko dute txapelketa, Sevilla FCen aurka, maiatzaren erdialdean.

Espainiako Futbol Federazioak Madrilen duen egoitzan egin dute gaur goizean Primera Iberdrola 2021-2 txapelketako egutegiaren zozketa, eta bertan izan da Iraia Iturregi lehen taldeko entrenatzailea. Txapelketak 16 talde eta 30 jardunaldi izango ditu, eta Athleticentzat irailaren 4ko asteburuan hasiko da, Madrid CFFren aurka, Matapiñoneran.

Madril CFF emakumezkoen futboleko elitera 2017-18 denboraldian igo zen, eta pasaden denboraldian zazpigarren postua lortu zuen. Bi taldeek Lezaman jokatutako partidan, talde zuri-gorriak hiru puntuak etxean uztea lortu zuen (2-0) Lucia Garciaren eta Maria Diazen golei esker, eta Madrilen jokatutako partidan, Iraia Iturregiren taldeak porrota jaso zuen Valeriaren golari esker atsedenaldia baino lehen.

Lehoiek etxean amaituko dute denboraldia, maiatzaren 14ko asteburuan, Sevilla FC taldearen aurka. Athleticek Andaluziako taldearen aurka aurreko denboraldian jokatutako bi partidak irabazi zituen. Lezaman, 11. jardunaldiko partidan, lehoiek 2-0 irabazi zuten Ogizaren eta Lucia Garciaren golei esker; Jesus Navas zelaian, berriz, Lucia Garciaren bi golek ekarri zituzten hiru puntuak Bilbora.

El primer derbi contra la Real Sociedad se disputará en Lezama el 12 de septiembre, en la jornada 2 de liga, mientras que Zubieta acogerá el clásico encuentro entre los dos equipos vascos el fin de semana del 9 de enero, en la jornada 16 de la Primera Iberdrola.

Realaren aurkako lehen derbia Lezaman jokatuko da irailaren 12an, ligako 2. jardunaldian, eta Zubietak bi euskal taldeen arteko partida klasikoa hartuko du urtarrilaren 9ko asteburuan, Primera Iberdrolaren 16. jardunaldian.