undefined

Bibiane Schulzek lagatuta jokatuko du Valentzian

Bibiane Schulzek lagatuta jokatuko du Valentzian

Defentsa zuri-gorriak lagatuta jokatuko du datorren denboraldian che taldean

Bibiane Schulze Athleticeko jokalariak utzita jokatuko du Valentzia CF taldean 2021-22 denboraldian. Defentsa talde valentziarraren parte izango da, aurreko denboraldian bederatzigarren postuan geratu zena Primera Iberdrolan.

Bibianek lehen taldearekin debuta egin zuen joan den denboraldian, Sevilla FC taldearen aurka 2. jardunaldian. Reto Iberdrolan, zuri-gorrien filialarekin, hamazazpi partida jokatu ditu eta gol sartu du. Bibiane 2019-20 denboraldian iritsi zen Athleticera.