undefined

Gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduak, ateak irekita

Gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduak, ateak irekita

Lezaman 152 pertsona sartu ahal izango dira saio bakoitzeko, aldez aurretik posta elektronikoz izena emanda

COVID-19ren aurka ezarritako neurriak direla eta, eta Eusko Jaurlaritzaren azken gomendioak jarraituz, Athletic Clubek protokolo bat prestatu du publikoa gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduetara itzultzeko. Sarrera 1. zelaiko harmaila berrira bakarrik izango da eta 152 pertsona sartuko dira saio bakoitzean. Posta elektroniko bidez izena ematen duten lehen bazkideak izango dira, eta gehienez ere bi lagun joango dira Athleticen lan-saio bakoitzera.

Urtebete eta lau hilabete geroago, Athletic Clubek bazkideei Lezamako entrenamenduetara itzultzeko aukera ematea erabaki du, 2020ko martxoaren 6an azkenekoz entrenamendu bat ateak irekita burutu zenetik.

Astero jakinaraziko da zein entrenamendu egingo diren jendaurrean. Honako hauek dira ateak irekita egongo diren hurrengoak:

  • Astelehena, 26: 18.30ean

Interesatuek [email protected] helbidera bidali beharko dute mezua, eta honako datu hauek sartu:

• Izena eta bi abizenak
• NAN zenbakia
• Bazkide kodea
• Ikusi nahiko den entrenamenduaren eguna eta ordua

Norbaitekin joan nahi izanez gero, honako hau gehitu beharko da:

• Bertaratuko diren pertsonaren edo bi pertsonen izen-abizenak
• Bertaratuko diren pertsonaren edo bi pertsonen NAN zenbakia

Ez da zozketarik egingo, izena eman dutenen zerrenda zehaztuko da izen-emate ordenaren arabera. Lurpeko aparkalekuaren sarreratik sartuko dira, eta bertan aparkatu ahal izango dute. Ondoren, sarrerako tornuetatik sartu ahal izango dira.

Zelaira sartzean, tenperatura-hartune bat egingo da (ezingo da sartu 37,5 gradura iristen badira edo gainditzen badituzte), eta gel hidro alkoholikoa egongo da eskuak garbitzeko. Nahitaezkoa izango da muxukoa jantzita joatea. Entrenamendu osoan bakarrik utzi ahal izango da eserlekua komunetara joateko.

Edukiera murrizketak direla eta, gure bazkideen erantzukizuna eskatzen dugu, Lezamara joan ahal izango direla ziur ez badakite izena ez emateko. Klubak ‘Txapelgorrien’ dispositibo berezi bat prestatuko du bertaratzen direnei edozein unetan laguntzeko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Bere esanei kasu egitea eskatzen dizugu.