undefined

Williams anaien ametsa bete da

Williams anaien ametsa bete da

Williams anaiekin hitz egin dugu elkarrekin burutzen ari dire lehen denboraldi-aurrean

Iñaki Williams eta Nico Williams amets bat betetzen ari dira. Anai txikiak Marcelino Garcia Toralen aginduetara Real Valladoliden aurka debuta egin zuenetik, Williams anaiek Athleticen historia egitea baino ez dute buruan. Orain, anaiek euren lehen denboraldi-aurrea elkarrekin bizitzen ari dira eta horrek zer suposatu duen kontatu digute. Gainera, euren arteko harremana nolakoa den ere esan digute. Iñakik aita bat bezala jokatzen du berarekin kontzentrazioan, eta Nikok bere adinari dagozkion freskotasuna eta parpaila ditu.

Nico Williamsek lehen taldearekin 2020-21 denboraldian jokatu zituen bere lehen minutuak, LaLigako 33. jardunaldian, Valladoliden aurka, eta 627. lehoia izan zen Athletic Clubeko elastikoarekin debuta egiten. Partida berean, anai gazteak San Mameseko berdegunean bat egin zuen Iñaki anaiarekin, Athleticen erasoko lerroa partekatuz Valladoliden aurkako partidaren azken txanpan. Duela 35 urte bi anaiek partida berean elastiko zuri-gorria defendatzen ez zutela, Patxi eta Julio Salinas anaiek 1986ko apirilaren 20an Vicente Calderonen azkenekoz jokatu zutenetik.