undefined

Lehoiek azterketa medikoa egin dute IMQn

Lehoiek azterketa medikoa egin dute IMQn

Lehen taldeko jokalariek gaur goizean egin dituzte denboraldi-aurreko osasun-azterketak Zorrotzaurreko IMQko Kirol Medikuntzako Unitatean

Athleticeko jokalariek denboraldiko lehen mediku-azterketa egin dute IMQ Zorrotzaurre klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean. Emakumezkoen talde zuri-gorriak, urtero bezala, goi mailako osasun-azterketa egin du bihar, goizeko 11etan, lehenengo entrenamendua Lezaman hasi baino lehen.

Egin diren proben artean, analitika bat, balorazio zineantropometriko bat, test isozinetiko bat, indarrari eta artikulazioen mugikortasunari buruzko beste bat, elektrokardiograma basal bat eta esfortzu-proba bat daude.

Josean Lekuek, klubeko doktoreak, probak gainbegiratu ditu IMQko profesional eta espezialistekin batera, 1998/99 denboralditik Athletic Clubeko aseguru mediku ofiziala, Pablo Aranda doktorea buru zutela.