undefined

Denboraldi-aurreko lehen lan saioa

Denboraldi-aurreko lehen lan saioa

Lehoiak ikasturte berria prestatzen hasi dira Lezaman, hiru aurpegi berrirekin eta zortzi harrobiko jokalariekin

Emakumezkoen lehen taldeak hasiera eman dio gaur 2021-2022 denboraldiari. Iraia Iturregiren jokalariak bi ordu inguru aritu dira Lezamako 4. zelaian, eta lehoiak baloia ikutu dute berriro. Lehenengo saioan, lehen taldeko 20 futbolariak eta Iraia Iturregiren aginduetara denboraldi-aurre osoa egingo duten harrobiko zortzi jokalarietatik sei izan dira.

Hiru berri nagusiak Mariasun Quiñones, Itxaso Uriarte eta Ainize Barea “Peke” dira. Hondarribiako atezaina atepean hasi da lehen ariketak egiten Manex Sagarnaren gidaritzapean, Andrea de la Nava eta Paula Estebanekin batera. Harrobiko gainerako jokalariei dagokienez, zazpi izango dira, gutxienez, lehen taldearekin liga hasi arte lan egingo dutenak: Paula Arana, Mariana Cerro, Alejandra Estefanía (konfinatua), Clara Pinedo eta Naia Landaluce (lehen taldearekin debuta egin dute), Ane Elexpuru eta taldeko benjamina, Maite Zubieta (2004an jaioa, konfinatua).

Bihar, asteazkena, taldeak saio hirukoitza egingo du eta gainerako asteak lan egun bikoitzean jarraituko du Lezaman, larunbatean talde jarduera batekin amaitzeko.