undefined

“Lehenengo partida %200ean hasi nahi dugu”

“Lehenengo partida %200ean hasi nahi dugu”

Berenguerrek “bide onean” ikusten du taldea denboraldi-aurreko hasiera honetan: “Marcelinoren jokoaren ideia hartu dugu eta lan horren emaitzak ikusten dira”

Alex Berenguerrek agerraldia egin du komunikabideen aurrean Lezamako prentsa aretoan, gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduaren ostean. Barañaingoak “bide onean” ikusten du taldea eta “Europara iristea, sailkapenaren goiko aldean egotea” du erronkatzat.

Larunbat honetan (15:30ean, Youtube Athletic) FC Union Berlinen aurka jokatuko duen partidarekin, denboraldi-aurreko “intentsitatea” nabarmendu du Berenguerrek, Marcelinoren aginduetara: “Dena oso bizia da, baloiarekin asko entrenatzen dugu eta arlo fisikoa lantzen dugu. Taldea ondo ari da lanean, ontzi berean gaude. Marcelinoren ideia hartu dugu eta denboraldi-aurrean lan horren emaitzak ikusten dira. Denboraldi-aurre osoa  lanean ari gara LaLigan ahalik eta ondoen errenditzeko. Lehen partida % 200ean hasi nahi dugu hiru puntuak lortzeko“.

Pasaden denboraldiko Ligako golegileak lehen taldearekin denboraldi-aurrea egiten ari diren Bilbao Athleticeko jokalariez hitz egin du: “Mutilek oso ondo egiten dute lan, gure fitxaketak dira. Harrobitik neska-mutilak igotzea pozgarria da Athleticentzat. Zenbat eta jokalari baliotsuagoak izan orduan eta hobeto“.

Azkenik, San Mameseko zaleen itzulera izan du hizpide jokalari zuri-gorriak: “Hainbeste denbora zelaiak hutsik egon ondoren, gogotsu gaude, eta ilusio handia dugu gu ikustera etor daitezen. Iritsi naizenetik ez da ikuslerik izan San Mamesen, eta zelaia beteta ikusteko gogo handia dut. Zaleei esker puntu asko lortuko ditugu“.