undefined

Emakumezkoen filialaren lagunartekoen egutegia

Emakumezkoen filialaren lagunartekoen egutegia

Roberto Pampinek zuzentzen duen taldeak denboraldi-aurrean maila eta talde bereko aurkarien aurka jokatuko du, Iparraldeko Reto Iberdrola

Emakumezkoen filiala astelehenetik dago martxan, eta denboraldi berri bat prestatzen ari da Estatuko futbolaren bigarren mailan. Espainiako Futbol Federazioak bi talde ezberdinen formatua berreskuratu du (Iparraldea eta Hegoaldea), Reto Iberdrola banatzeko. Roberto Pampinek jarraitzen du talde zurigorriaren filialaren gidaritzan, urtarrilean Iraia Iturregiren lekua hartu ostean, eta bere lehen denboraldi-aurreari aurre egingo dio nesken bigarren taldearekin.

Iparraldeko taldean sartuta, Athletic Club “B” datorren igandean hasiko du liga txapelketa Arratiaren aurka Urbietan. Igorrekoak Maila Nazionaleko II. taldean daude, eta aurten hirugarren talde zurigorriarekin lehiatuko dira. Hala ere, Arratiaren eta Eibar Bren aurkako partidak maila txikiagoko lehia bakarrak izango dira. Reto Iberdrola hasi aurreko gainontzeko denboraldi-aurreko partidak, maila eta talde bereko aurkarien aurkakoak izango dira.

Emakumeen B taldeko denboraldi-aurrea

  •  CD Arratia– Athletic Club B (Igorre, Ig. abuztuak 8, 12.00etan)
  •  Sporting de Gijon – Athletic Club B (Gijon, Lr. abuztuak 14, 16.30etan)
  • CD Parquesol Patatas Melendez – Athletic Club B (Valladolid, Az. abuztuak 18, 16.30etan)
  •  CDE Racing Feminas – Athletic Cub B (Torrelavega, Lr. abuztuak 21)
  • SD Eibar B  – Athletic Club B (Lezama, Az. abuztuak 25)
  • CD Pradejon – Athletic Club B  (Pradejon, Lr. abuztuak 28)