undefined

Marcelinok 23 jokalari eramango ditu Berlinera

Marcelinok 23 jokalari eramango ditu Berlinera

Espedizioa gaur eguerdian abiatuko da Alemaniara eta bihar, larunbata, laugarren lagunartekoa jokatuko du Athleticek

Athletic Club Alemaniara abiatuko da gaur eguerdian eta bihar, larunbata 15:30ean, FC Union Berlinen aurka jokatuko du. Marcelino Garcia Toralek 23 jokalari eramango ditu: Ezkieta, Agirrezabala, Morcillo, Nuñez, I. Martinez, Vesga, I. Williams, Berenguer, Dani Garcia, Lekue, Sancet, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Balenziaga, Vencedor, Vivian, N. Williams, Paredes, Serrano eta Petxarroman.

Deialdian baja dira, arrazoi ezberdinengatik, Unai Simon, Cordoba, Kenan Kodro, Nolaskoain, Yuri Berchiche, Artola, Yeray, Prados, Unai Lopez eta Muniain.

Topaketa Youtubeko gure kanalean ikusi ahal izango da, 15:30etik aurrera, eta jendearentzat irekia izango da An Der Alten Försterei zelaian.