undefined

Marcelinok 24 jokalari eramango ditu Ingalaterrara

Marcelinok 24 jokalari eramango ditu Ingalaterrara

Espedizioa gaur eguerdian abiatuko da Ingalaterrara. Asteburuan, denboraldi-aurreko azken bi lagunartekoak jokatuko ditu Athleticek

Athletic Club Ingalaterrara abiatuko da gaur eguerdian denboraldi-aurreko azken bi lagunartekoak jokatzeko. Bihar larunbatean Southampton FC (16:00etan) izango du aurrez aurre eta igandean Liverpool FC (17:00etan). Marcelino Garcia Toralek 24 jokalari eramango ditu: Ezkieta, Agirrezabala, Morcillo, Nuñez, I. Martinez, Yeray, Vesga, I. Williams, Muniain, Berenguer, Dani Garcia, Lekue, Sancet, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Raul Garcia, Balenziaga, Vencedor, Vivian, N. Williams, Paredes, Serrano eta Petxarroman.

Deialdian baja dira, arrazoi ezberdinengatik, Unai Simon, Cordoba, Kenan Kodro, Nolaskoain, Yuri Berchiche, Artola, Prados, Unai Lopez eta Capa.

Neurketak Youtubeko gure kanalean ikusi ahal izango dira.