
Lehen taldea |
Oscar de Marcos eta Daniel Vivianen mediku txostena
Oscar de Marcos eta Daniel Vivianen mediku txostena
Bi jokalari arabarrak Marcelino Garcia Toralen taldetik kanpo dabiltza lanean
Oscar de Marcos eta Daniel Vivian jokalariak taldearen dinamikatik kanpo daude gaur, asteartea, normaltasunez entrenatzea eragozten dieten lesioak dituztelako.
Oscar de Marcosen kasuan, jokalari zuri-gorriak kolpe gogorra du eskuin izterreko kuadrizepsean. Dani Vivianek, bere aldetik, kolpeak jaso zituen bere bi izterretan, Elxen jokatutako partidan. Bi jokalariek fisioterapia tratamendua jasotzen dute.
Bestalde, Iñigo Cordoba eta Kenan Kodro jokalariek alta jaso dute euren kirurgietako prozesuetan.