undefined

Adurizen txilena, artelana

Adurizen txilena, artelana

Iñaki Garcia Ergüin margolari bilbotarrak mihise batera eraman du erremate akrobatikoa, gaur aurkeztu den artelana eta Athletic Museoan ikusgai egongo dena

Aritz Adurizen txilena erremateak, FC Bartzelona San Mamesen garaitzeko balio izan zuen duela bi urte eta bost egun, eta dagoeneko artelan bat bezala irudikatuta dago, ez bakarrik zaleen erretinan, baita ere errematea irudikatzen duen oihal batean ere, Iñaki Garcia Ergüin margolari bilbotarrak marraztutakoa.

Koadroa palkoan aurkeztua izan da norgehiagoka hasi baino minutu batzuk lehenago, bi artisten presentziarekin, baloiarena eta pintzelarena, bere garaian Athletic Clubeko Ohorezko Bazkide izendatua eta gure klubarekin lotutako hainbat lanen egilea, horien artean, 1998ko mendeurreneko logotipoa.

Athletic Clubek orduko aurkari bera, FC Bartzelona, aukeratu du lana aurkezteko, eta nahi duen orok aldi baterako bisitatu ahal izango du Athletic Museoaren erakusketa areto batean. Juan Echeverriaren errematearen argazkian oinarritua dago, Adurizen azken gola izan zena, 172a, lehoi bezala.