undefined

Nico Serrano eta Alex Padilla, Espaniako 19 urtez azpiko deialdian

Nico Serrano eta Alex Padilla, Espaniako 19 urtez azpiko deialdian

Denboraldi-aurrea lehen taldearekin egin duen erdilaria eta atezaina hautatu du Santi Deniak Mexikoren aurka bi lagunarteko partida jokatzeko

Nico Serrano eta Alex Padilla jokalariak deitu ditu Espainiako selekzioak irailaren hasieran La Nucia eta Benidormen jokatuko diren Mexikoren aurkako bi lagunarteko partidetarako (3an eta 5ean). Santi Denia hautatzailearen aginduetara egongo den kontzentrazioa abuztuaren 30an hasiko da.