undefined

Agirrezabala, Vencedor, Sancet eta Nico Williams, Espainiako 21 urtez azpikoen deialdian

Agirrezabala, Vencedor, Sancet eta Nico Williams, Espainiako 21 urtez azpikoen deialdian

Luis de la Fuente Espainiako hautatzaileak lau jokalari zuri-gorriak deitu ditu Errusiaren eta Lituaniaren aurka jokatzeko, 2023ko Eurokoparako sailkapen fasea irekiko duten bi partidetan

Julen Agirrezabala, Unai Vencedor, Oihan Sancet eta Nico Williams deitu ditu Espainiako 21 urtez azpiko selekzioak 2023an Georgian eta Errumanian jokatuko den Eurokoparako sailkapen faserako. Luis de la Fuenteren taldeak Errusiaren aurka jokatuko du irailaren 3an Francisco de la Hera estadioan (Almendralejo) 20:45ean. Bigarren partida Vilnan jokatuko da Lituaniaren aurka irailaren 7an, LFF Stadiumeann 18:30etik aurrera.

Lau lehoiak deituak izan dira abuztuaren 30ean, 12:00etan, Madrilen.