undefined

Lezamako egoitzak dagoeneko prest ditu logelak

Lezamako egoitzak dagoeneko prest ditu logelak

IKEA Barakaldok kirolarien beharrak kontuan hartuta diseinatu dituen 30 gela bikoitzak altzariz hornitzen amaitu du

Lezamako egoitzak azken txanpari ekin dio etorkizuneko jokalariak bertan sartu aurretik. Athletic Cluben eta IKEA Barakaldoren arteko harremanari esker, eraikin berria altzariz hornitu ahal izan da. Geletan ezarritako altzairu hornidurak kirolarien beharrei erantzuten die: atseden hartzea, ikastea, lasaitzea eta jarduera fisikoaren ondoren deskonektatzea. Horretarako, altzari moldagarriak eta pertsonalizagarriak erabili dira, jokalari bakoitzak bere logela bere leku bihur eta senti dezan.

Logelak muntatzeko, IKEA Barakaldoko muntatzaileen taldeari hogei bat boluntario batu zitzaizkion (denak zale zuri-gorriak). David Cajal dendako zuzendariak azaldu duenez: “Proiektuan horrela parte hartzeak energiaz betetzen gaitu, Athleticeko zaleak ere IKEAn daudelako”.

Proiektuaren hasieran, espazioak diseinatzeko, IKEAk harrobien beharren aurretiko ikerketa bat abiarazi zuen, Athletic Clubek izendatutako entrenatzaile, nutrizionista, psikologo, irakasle eta tutoreekin topaketak eginez, erakundeko berrikuntza taldearekin lankidetzan. Gainera, jokalariek ere parte hartu dute prozesuan.

Atsedena logela bat diseinatzeko alderdirik garrantzitsuenetako bat da, eta, horregatik, ondo lo egitean eragina duten faktoreak hartu dira kontuan, gure ongizate emozionalari eragiten diotenak: koltxoia, argiztapena, koloreak eta garbitasuna, besteak beste.