
“Pozik gaude, batez ere, taldeak emandako mailagatik”
“Pozik gaude, batez ere, taldeak emandako mailagatik”
Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Ligako lehen garaipena RC Celtaren aurka Balaidosen lortzeagatik
“Bost punturekin ondo gaude. Pozgarriak dira, taldeak lehia-mailan eman duen irudiagatik, batez ere. Taldea sendo dago. Pozik gaude”. Marcelino Garcia Toral oso pozik agertu da LaLigako 3. jardunaldiko partida amaitzean, RC Celta eta Athletic Cluben artekoa. Denboraldiko lehen garaipena lortu ostean, entrenatzaile asturiarrak bere taldearen lana goraipatu du: “Markagailuan aurrea hartzea garrantzitsua izan da. Lehen zatian zailtasun gehiago izan ditugu. Ondo defendatu gara, aukeren bat izan dugu eta gol bat sartu dugu. Ondoren, bigarren zatian hobeto antolatuta egon gara eta aukerak izan ditugu neurketa erabakitzeko. Orekatuta eta zuhur jokatu behar dugu beti”.
Athleticek gol bakarra jaso du orain arte jokatutako hiru partidetan, eta gaur lortu du bere lehen garaipena, nazioarteko konpromisoak direla eta egongo den geldialdiaren aurretk. Marcelinok, gainera, taldearen defentsa maila azpimarratu du: “Markagailuko alde minimo horrekin kontraeraso batekin saiatu gara, baina ez dugu neurketa erabakita utzi. Sentsazioa da lehen zatian desordenatuta egon garela eta bigarren zatian orekatuago egon garela eta lehoiak irabazteko aukera eman digu horrek, eta horrek partidak irabaztea eragiten dizu”.
Erlazionatutako partidak
RC Celta - Athletic Club

