undefined

Bilbao Athleticek Primera RFEF txapelketa hasiko du

Bilbao Athleticek Primera RFEF txapelketa hasiko du

Lehoikumeek gaur hasiko dute txapelketa, 19:30etan, Zamoraren aurka Ruta de la Plata zelaian

Bilbao Athleticek gaur hasiko du bere ibilbidea Primera RFEF-en. Imanol de la Sotaren taldea Zamora CF-en aurka estreinatuko da, 19:30etan Ruta de la Plata zelaian. Lehoikumeen lehenengo partida Lezaman hurrengo astean izango da, irailaren 5ean 18:45ean, Racing Club de Ferrol SAD taldearen aurka.

Denboraldi-aurrearen hasieran CD Mirandesen aurka galdu ondoren (0-1), talde zuri-gorriak emaitza hobeak lortu zituen hurrengo prestaketa partidetan. Urtean zehar aurkariak izango diren talde batzuen aurka jokatu ostean, hiru garaipen, bi berdinketa eta bi porrot lortu dituzte, bederatzi gol alde eta sei kontran izan eta gero.

Zamora CF, Bilbao Athleticen aurkaria, David Movillaren agindupean dago, Arenas, Leioa eta Barakaldoko entrenatzaile ohia izan zena, besteak beste. Barakaldon jaiotako entrenatzailea, 2018ko urrian hasi zen Gaztela eta Leongo taldearen entrenatzaile gisa eta, 2019-20 denboraldian Bigarren B mailara igotzea lortu ondoren, azken denboraldi honetan Bigarren Mailara igotzeko play offetan sailkatu du taldea.

Gainera, Zamorak taldea sendotu du denboraldi honetan eta iragan zuri-gorriko hainbat jokalari ditu. Horien artean, Iñigo Baque aurrelaria, 70 partida jokatu zituenak Bilbao Athleticen, eta Jon Rojo atzelaria, 58 partida jokatu zituenak lehoikumeekin, daude.

Norgehiagoka hau, bigarren talde zuri-gorriak Primera RFEF-en jokatuko duen lehenengoa da. Bilbao Athleticek, 1. multzoan sailkatuta dagoena, Mendebaldeari dagokiona, beste 19 talderen aurka neurtuko ditu indarrak Bigarren Mailara igotzeko. Talde bakoitzeko txapelduna zuzenean Bigarren Mailara igoko da, eta beste bi taldeak zehazteko play-off bat jokatuko da multzo bakoitzeko bigarren eta bosgarren sailkatuen artean.